> HAUTAGAITZA DEIALDI

ZILARGIA elkarteak eta Azkaineko Herriko Etxeak (64 – Pirinio Atlantikoak) argazki festibal bat antolatzen dute Azkainen. Ekintza honen xedea argazkigintzaren hitzordu nagusi bat bilakatzea da Euskal Herri, Frantzia eta Europa mailan.


Festibala 2015eko ekainaren 19tik, ostirala, agorrilaren 14a arte iraganen da.
Festibalaren antolatzaileek erabaki dute aurtengo gaia honako hau dela:

PASATZEA
(IRAGAITEA)

 


Aurten, festibalak Gabriel Martinez hautatu du ohorezko gomit gisa, « Sala de Espera » honen seriearekin. Serie honek, hogeita hamar bat argazkiz osaturik, 1970. hamarkadako Portugesen exodoa erakusten du, Hendaiako geltokiko mugatik pasatzen zirenean bereziki (argibide gehiago webgune honetan: www.atlantica.fr/livre/10276).
ZILARGIA elkarteak hautagaitza deialdi bat abian jartzen du hogei bat argazkilariren obrak erakusteko asmoz.


Hautagaitza deialdi honetan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira:

  • 18 urtetik gorakoa izatea 2015eko martxoaren 31n.
  • Proposaturiko argazkien egilea izatea.
  • Irudietan dauden pertsonen idatzizko adostasuna ukaitea, behar balitz.
  • Gaia egile baten ikuspegi batekin eta era egokian tratatzea.
  • Hautagaitza txostena betetzea.
  • Beherago adierazi aurretikako eskakizun teknikoen araberako fitxategiak ematea.
  • Hautaturiko argazkien eskubideak bi urtez uztea festibalaren komunikazioaren beharretarako.

Argazkiak herriko karriketan erakutsiko dira, olana inprimaturen eta argazki-tiradaren moduan, pareta edota paneletan kolaturik. Argazkilariek 5 argazki gehienez erakusten ahalko dituzte herriko saltegietan.

 


ANTOLATZAILEAK

 

ZILARGIA elkartearen xedeak honako hauek dira: ikusizko arteekiko sentsibilizazioa egiteko eta arte horien bidezko bitartekaritza ekartzeko aukera ematen duten gertakari, erakusketa eta ekitaldi oro sortu eta antolatzea; elkarteko kideentzat lagungarri izan daitekeen sare bat finkatzea; elkarteko kideen garatzea eta hauen proiektuen gauzatzea elkartasunaren eta kultura trukaketen bidez sustatzea.
Elkarteak, Azkaineko « Argazki Bideak » ekitaldiaren sortzaile gisa, herriaren kultura garapenean, Azkaindarren eta bakantzatiarren bizi ingurunearen hobetzean parte hartu nahi du.

Azkaine, Larrun mendiaren zolan kokatu herri polit loretsua, itsasbazterretik 7 km-tara dago.
« Donibane Lohizuneko Lurraldearen » bihotzean dago eta « Oporleku Berdeetako » sarearen parte da.
Honen kultur ondareak bidaiaria gonbidatzen du herrira etortzera atseden hartu, herriko xoko-mokoak bisitatu eta jatorrizko xarma atxiki duten etxeetako aitzinaldeak miresteko.

« Azkaineko « Argazki Bideak » festibala kultura herrian sarrarazteko eta herritar guziei eskaintzeko parada da: 
Obrak galerietatik atera eta herritar guziei aurkeztuz
Herria bera erakusketa leku bihurtuz
Argazkiak herritar zein bisitariengan eramanez
Neurri handiko argazkiak lehenetsiz, ikusizko ustekabea sortzeko
Paseatzaileei gogoa emanez artistei eta hauen obrei buruzko informazio gehiago lortzeko.


IMAGINeART taldea festibalaren teknikaria da. Komunikazio euskarri guzien, www.festives.net webgunearen, eszenografiaren, bisitariei proposatuko zien edizioaren, amaierako proiekzioaren eta festibalaren « making-off »-en gauzatzeaz arduratzen da.
GRAVUPLAC Azkaineko « Argazki Bideak » festibalaren partaidea da olanetan egin inprimatze eta karriketan egin bestelako bukatze lanetarako.

 


HAUTAKETA

 

Hautagaitza deialdiaren epemuga 2015eko martxoaren 28ean, igandea, gauerditan amaituko da.
Proiektuak ebaluatzeko, kalitatea eta egokitasun artistikoa kontuan hartuko dira.
Proiektu kolektiboak onartuak dira.

 

 

EPAIMAHAIA

 

Bilduko den epaimahai batek hautatuko ditu argazkilarien lanak.
Hautaketa batzordearen erabakia eztabaidaezin eta errekurtso gabea izanen da. 
Hautaturiko hautagaiak soilik abisatuko dira posta elektronikoz 2015eko apirilaren lehen astean.

 


PARTE HARTZEKO BALDINTZA OROKORRAK


Hautagaitza deialdia argazkilari guziei irekia da, profesional ala amatur izan.

 

 

HAUTAGAITZA

 

Izen emateko ordainsaria, hautagai izateko, 15 €-koa da. 
Honela ordain dezakezu:

  • xekez ZILARGIA ELKARTEAren izenean, 2015eko martxoaren 1a aitzin igorri beharrekoa, zure izena garbiki adieraziz, helbide honetara: 15 elizako plaza, 64310 Azkaine
  • Paypal-en bidez helbide honetara: zilargia@live.fr

 

 

TIRADAK

 

ZILARGIA elkarteak bere gain hartzen du argazki BATen imprimaketa olana baten gainean, edo paretetan eta paneletan kolatua izanen den tiradaren inprimaketa.
Ez baduzu nahi zure argazkia olanatan inprimatua izan dadin, dagokion laukian gurutze bat egin behar duzu hautagaitza inprimakian.
Festibalaren amaierako gaualdian, erakusketaren olanak enkantean salduko dira.
Salmenta prezioaren %50 saldutako argazkiaren egilearentzat izanen da.
Argazkilari bakoitzak 5 tirada gehienez erakusten ahalko ditu herriko saltegietarik batean. Tirada eta bukatze lanak argazkilariaren gain izanen dira. Argazkilariak zuzenki saltzen ahalko ditu bere tiradak.

 


HAUTAGAITZEN AURKEZPENA

 

Hautagaitza txostenak www.wetransfer.com bitartez bakarrik igorri beharko dira helbide honetara: festives.ascain@gmail.com
Hautagaitzak igortzeko epemuga: 2015eko martxoaren 28a, igandea, gauerditan.

 


KIDE EGITEA

 

Azken finean eta, epaimahaiak erabakiak hartu ondotik bakarrik, erakusketan parte hartzeko atxiki argazkilariak elkarteko kide izanen dira. 

 

 

BALDINTZAK

 

Hautagaiek txosten bat, ahalaz ZIP modukoa, helarazi behar dute www.wetransfer.com bitartez helbide honetara festives.ascain@gmail.com. Txostena honako osagai hauetaz osatua izanen da:

  • Linean den hautagaitza inprimakia
  • Karrikan erakutsi nahi duzun argazkiaren bereizmen handiko fitxategia, TIFF edo JPEG-RVB-300DPI formatuan eta 3500 pixel ertz zabalenerako
  • 5 argazki JPEG-RVB-72DPI eta 1200 pixel ertz zabalenerako
  • Argazkien egilearen biografia eta ibilbidea (erakusketak/argitalpenak), testua gehienez 1.000-1.500 ikurrekoa izanik, .RTF edo .DOC formatu digitalean
  • CV bat PDF, .RTF edo .DOC formatu digitalean
  • Aurkeztutako serieari buruzko sarrera bat, .RTF edo .DOC formatu digitalean
  • Irudien fitxategiek honelako izenburu bat izan beharko dute: izenaren lehen letra-deitura-zenbakia.jpg (adibidez Jean Duran-en kasuan: j-duran-1.jpg)
  • Parte hartzeko gastuen ordainketa (15€ ), xekez edo webgune honetan : www.festives.net

 

Linean den hautagaitza inprimakia

Veuillez entrer le code:

Note : veuillez remplir les champs marqués d'un *.

Télécharger
HAUTAGAITZA DEIALDIA FESTIVES2015.pdf
Document Adobe Acrobat 141.3 KB



Dena bukatzeko, 15€ ordaindu. Milesker>>>>>