AZKAINGO ARGAZKI BIDEAK

2016

HAUTAGAITZA DEIALDIA

 

 

Zilargia elkarteak eta Azkaingo herriko etxeak argazki festibal bat antolatzen dute Azkainen.

Pirinio Atlantiko departamenduak sustengaturik, Euskal Herriko, Frantzia ta Europako argazkigintzaren inguruko bigarren edizioaren hitzordu nagusia da hau.

Aurten festibala 2016ko ekainaren 11tik abuztuaren 11ra iraganen da, gaitzat honako hau izango duelarik :

 

URA, HEMENGO URA ETA HANGOA

 

Zilargia elkarteak hautagaitza deialdi bat abian jartzen du berrogeita hamar bat argazkilariren obrak erakusteko asmoz.

 

Aurten, festibalak Anne Quéméré (argazkilaria, abenturatzailea, itsas-emaztea, idazlea eta “Passagère de l’Articque” liburuaren egilea) errezebituko du ohorezko gomita gisa.

 

Parte hartzeko bete behar diren baldintzak honako hauek dira :

 

• 18 urtetik gorakoa izatea (2016ko martxoaren 31n).

• Proposaturiko argazkien egilea izatea.

• Irudietan dauden pertsonen idatzizko baimena ukaitea, behar balitz.

• Gaia era egokian tratatzea eta egile baten ikuspegi batetik .

• Hautagaitza txostena betetzea.

• Aurretikako eskakizun teknikoen araberako fitxategiak ematea (beherago  atxemango duzu).

• Hautatutako argazkien eskubideak  festibalaren komunikabide beharretarako uztea, 2 urterentzat. (Argazkilariaren izena eta “copyright” agerian ezarriak izango dira argazki bakoitzean).

 

 

Argazkiak herriko karriketan eta plazan erakutsiko dira, pareta edota paneletan kolaturiko olana inprimaturen eta argazki tiradaren moduan. Festibala amaitu ondotik, azken hauek elkartearen esku gelditzen ahallko dira, antzeko beste gertaera batean berriz erakusteko aukera izanez.. Zilargia elkarteak jakinean utziko du honen jardueraz.

 

 

HAUTAKETA

 

Hautagaitza deialdiaren epemuga 2016ko Martxoaren 31an, gauerditan amaituko da, (asteartea).

Proiektuak, kalitatea eta egokitasun artistiko begiradaren arabera baloratuko dira.

Proiektu kolektiboak onartuak dira.

 

 

EPAIMAHAIA

 

Argazkilarien lanak, bilduko den epaimahai batek hautatuko ditu.

Hautaketa batzordearen erabakia eztabaidaezin eta errekurtso gabea izango da.

Hautatutako hautagaiak posta elektroniko bidez soilik abisatuko dira, 2016ko apirilaren 15a aintzin.

 

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

 

Hautagaitza deialdia argazkilari guziei idekia da, profesional ala amatur izan, eta hemen azaltzen diren arauak bete behar dira.

 

 

HAUTAGAITZA

 

Izen emaiteko parte hartzea hautagai izateko 30 eurokoa da.

Honela ordain dezakezu :

 

• Txekez ZILARGIA elkartearen izenean. 2016ko martxoaren 15a aintzin igorri behar duzu zure izena al bezain garbiki  adieraziz eta helbide honetara igorri : ZILARGIA elkartea, 15, elizako plaza 64310 AZKAIN.

 

HELLOASSO.COM plata formaren bidez, zilargia@live.fr helbidera zuzenduz.

 

 

HAUTAGAITZEN AURKEZPENA

 

Hautagaitza txostenak www.wetransfer.com bitartez soilik igorri beharko dira helbide honetara : festives.ascain@gmail.com.

Igortzeko epemuga : 2016ko martxoaren 31a, gauerditan.`

Txostenak argazki batetik  sei argazkira osatzen ahal dira

 

 

TIRADAK

 

ZILARGIA elkarteak olana baten gainean edo paretetan eta paneletan kolatua izanen diren argazki baten inprimaketa beregain hartuko du.

Ez baduzu nahi zure argazkia olanatan inprimatua izan dadin, dagokion bat egin begarko duzu hautagaitza inprimakian.

Festibalaren amaiaerako gaualdian, erakusketaren olanak enkantean salduko dira. Saldutako argazkiaren salmenta prezioaren %25 argazkiaren egilearentzat izanen da, beste %75a gastuentzat izanen delarik.

Argazkilariak bere olana berreskuratu nahi balu, elkarteari galdea egin beharko dio mailez, jakinez imprimaketa eta dagozkion gastuak bere gain izango direla.

 

 

IMPRIMAKETA ETA ERAKUSKETA

 

Argazkilari bakoitzak 5 tirada gehienez erakusten ahalko ditu herriko saltegietarik batean. Tirada eta bukatze lanal argazkilariaren gain izanen dira. Argazkilariak zuzenean saltzen ahalko ditu bere argazkiak.

 

 

KIDE EGITEA

 

Azkenean, eta soilik epaimahaiak erabakia hartu ondotik, erakusketan parte hartzeko atxikiak izanen diren argazkilariak elkartearen kide izango dira.

 

 

BALDINTZAK

 

Hautagaitza txostenak www.wetransfer.com bitartez bakarrik igorri beharko dira helbide honetara : festives.ascain@gmail.com

Txostena honako osagai hauetaz osatua izan beharko da :

• Linean den hautagaitza inprimakia

• Karrikan erakutsi nahi duzun argazkiaren bereizmen handiko fitxategia TIFF edi JPEG-RVB-3OO dpi formatuan eta 3500 pixel ertz zabalerako

• 6 argazki JPEG-RVB-72 dpi eta 1200 pixel ertz zabalenerako.

• Argazkien egilearen biografia eta ibilbidea (erakusketak/argitalpenak), testua gehienez 1000 eta 1500 arteko ikurrekoa eta .RTF edo .DOC formatu digitalean.

• CV bat PDF, .RTF edo .DOC format digitalean

• Aurkeztutako serierari buruzko sarrera bat, .RTF edo .DOC formatu digitalean

• Irudien fitxategiek honelako izenburu bat izan beharko dute : izenaren lehen letra deitura zenbakia. (adibidez Jean Duran-en kasuan : j-duran-1.jpg)

 

• Parte hartzeko gastuen oradainketa (30€), txekez edo webgune honetan : www.helloasso.com

Linean den hautagaitza inprimakia

Veuillez entrer le code:

Note : veuillez remplir les champs marqués d'un *.