- LES FESTIVES D’ASCAIN -

2017

 Akaingo Argazki bideak

 

HAUTAGAITZA DEIALDIA

 

Zilargia elkarteak eta Azkaingo herriko etxeak argazki festibal bat antolatzen dute Azkainen.

Pirinio Atlantiko departamenduak sustengaturik, Euskal Herriko, Frantzia ta Europako argazkigintzaren inguruko laugarren edizioaren hitzordu nagusia da hau.

Aurten festibala 2017ko ekainaren 3tik (larunbata), abuztuaren 12a arte (osteguna), gaitzat honako hau izango duelarik:

 

 BIDEAN GAINDI...

 

Xendra, ildoa ere bada, bidea, izan dadin lurrekoa, itsasokoa, zerutarra, barnekoa edo bertze...

Bizi dugun moldearen arabera, garena egiten gaitu.

 

 hautagaitza International Photo Festival Euskal Herrian deialdia
©Raphaël Cauhépé-François

 

Zilargia elkarteak hautagaitza deialdi bat abian jartzen du berrogeita hamar bat argazkilariren obrak erakusteko asmoz.

 

Parte hartzeko bete behar diren baldintzak honako hauek dira :

  • 18 urtetik gorakoa izatea (2017ko martxoaren 31n).
  • Proposaturiko argazkien egilea izatea.
  • Irudietan dauden pertsonen idatzizko baimena ukaitea, behar balitz.
  • Gaia era egokian tratatzea eta egile baten ikuspegi batetik .
  • Hautagaitza txostena betetzea.
  • Aurretikako eskakizun teknikoen araberako fitxategiak ematea (beherago atxemango duzu)
  • Katalogoaren argitalpenerako eta karriketan agertzeko, aukeratutako argazkien eskubidea ematea.
  • Antolatzaileak hautatutako argazkiak 2 urtez erabiltzea baimendu, festibalaren komunikazio beharretarakoKomunikazio euskarri guztietan argazkilariaren izena, "copyright"ekin batera agertuko da."

Argazkiak herriko karriketan eta plazan erakutsiko dira, pareta edota paneletan kolaturiko olana inprimaturen eta argazki tiradaren moduan. Festibala amaitu ondotik, azken hauek elkartearen esku gelditzen ahallko dira, antzeko beste gertaera batean berriz erakusteko aukera izanez.. Zilargia elkarteak jakinean utziko du honen jardueraz .

 

HAUTAKETA

Hautagaitza deialdiaren epemuga 2017ko martxoaren 31n, gauerditan amaituko da, (asteartea).

Proiektuak, kalitatea eta egokitasun artistiko begiradaren arabera baloratuko dira.

Proiektu kolektiboak onartuak dira.

 

 

EPAIMAHAIA 

Argazkilarien lanak, martxoaren 31an bilduko den epaimahai batek hautatuko ditu.

Hautaketa batzordearen erabakia eztabaidaezin eta errekurtso gabea izango da.

Hautatutako hautagaiak posta elektroniko bidez soilik abisatuko dira, 2017ko apirilaren 15a aintzin.

 

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

Hautagaitza deialdia argazkilari guziei idekia da, profesional ala amatur izan, eta hemen azaltzen diren arauak bete behar dira.

 

 

HAUTAGAITZA

Izen emaiteko parte hartzea hautagai izateko 30 eurokoa da.

Honela ordain dezakezu :

txekez ZILARGIA elkartearen izenean. 2017ko martxoaren 31n aintzin igorri behar duzu zure izena al bezain garbiki adieraziz eta helbide honetara igorri :

ZILARGIA elkartea,

15, elizako plaza

64310 AZKAIN

 

HELLOASSO.COM plata formaren bidez, zilargia@live.fr helbidera zuzenduz.

 

 

HAUTAGAITZEN AURKEZPENA

Hautagaitza txostenak www.wetransfer.com bitartez soilik igorri beharko dira helbide honetara : festives.ascain@gmail.com.

Igortzeko epemuga :2017ko martxoaren 31n, gauerditan.`

Txostenak argazki batetik sei argazkira osatzen ahal dira

 

 

TIRADAK

ZILARGIA elkarteak olana baten gainean edo paretetan eta paneletan kolatua izanen diren argazki baten inprimaketa beregain hartuko du.

Ez baduzu nahi zure argazkia olanatan inprimatua izan dadin, dagokion bat egin begarko duzu hautagaitza inprimakian.

Festibalaren amaiaerako gaualdian, erakusketaren olanak enkantean salduko dira. Saldutako argazkiaren salmenta prezioaren %25 argazkiaren egilearentzat izanen da, beste %75a gastuentzat izanen delarik.

Argazkilariak bere olana berreskuratu nahi balu, elkarteari galdea egin beharko dio mailez, jakinez imprimaketa eta dagozkion gastuak bere gain izango direla.

 

 

IMPRIMAKETA ETA ERAKUSKETA

Argazkilari bakoitzak 5 tirada gehienez erakusten ahalko ditu herriko saltegietarik batean. Tirada eta bukatze lanal argazkilariaren gain izanen dira. Argazkilariak zuzenean saltzen ahalko ditu bere argazkiak.

 

 

KIDE EGITEA

Azkenean, eta soilik epaimahaiak erabakia hartu ondotik, erakusketan parte hartzeko atxikiak izanen diren argazkilariak elkartearen kide izango dira.

 

 

BALDINTZAK

Hautagaitza txostenak www.transfer.com bitartez bakarrik igorri beharko dira helbide honetara : festives.ascain@gmail.com

Txostena honako osagai hauetaz osatua izan beharko da :

  • Linean den hautagaitza inprimakia
  • Karrikan erakutsi nahi duzun argazkiaren bereizmen handiko fitxategia TIFF edi JPEG-RVB-3OO dpi formatuan eta 3500 pixel ertz zabalerako
  • 6 argazki JPEG-RVB-72 dpi eta 1200 pixel ertz zabalenerako.
  • Argazkien egilearen biografia eta ibilbidea (erakusketak/argitalpenak), testua gehienez 1000 eta 1500 arteko ikurrekoa eta .RTF edo .DOC formatu digitalean.
  • CV bat PDF, .RTF edo .DOC format digitalean
  • Aurkeztutako serierari buruzko sarrera bat, .RTF edo .DOC formatu digitalean
  • Irudien fitxategiek honelako izenburu bat izan beharko dute : izenaren lehen letra deitura zenbakia. (adibidez Jean Duran-en kasuan : j-duran-1.jpg)
  • Parte hartzeko gastuen oradainketa (30€), txekez edo webgune honetan : www.helloasso.com

 

Linean den hautagaitza inprimakia

Veuillez entrer le code:

Note : veuillez remplir les champs marqués d'un *.