Asier Gogortza

Grand format Rue Ernest Fourneau

©Asier Gogortza
©Asier Gogortza

Lerroa

 

Argazki serie hau Pirinioetako mendietan sakabanatuta dauden cromlech edo harrespiletan egina izan da. Mandelako gaina, Okabe, Organbide...

 

Harrespilek bi gauza erakargarri dituzte neretzat: behin eta berriz toki desberdinetan errepikatzen diren forma geometriko sinpleak direla, batetik, eta paisaiarekin harreman berezia dutela, bertzetik. Izan ere, nere ustez ez da ausazkoa dauden kokalekuetan egotea, ezker-eskuin bista zoragarriak dauden tokietan daude beti. Inguruko paisaiaren edertasuna cromlecharen kokapena zehazteko orduan faktore garrantzitsu bat izanen zela iruditzen zait.

Orduko gizaki haiek, harrespilak egiterakoan, paisaia sublime hori harrizko zirkuluaren barnean harrapatu nahi zuten nolabait, guk mendietara igotzen garenean gure kameraren barnean harrapatu eta geure egin nahi dugun bezal-bezalaxe. Eta hor, paisaia menderatu nahi horretan, badago hari fin bat orain dela 4.000 urteko gizaki haiek eta gu lotzen gaituena. Hari horri tiraka egin nuen argazki serie hau.

Lehenik argazkiak egiteko metodoa hautatu nuen: harrizko zirkuluaren erdian jarri eta barrenetik ikusten den paisaia guztia argazkitan hartzea. 360 graduak osatzeko 5 argazki behar nituen

bueltan-bueltan. Gero, argazki hoiek bata bertzearen ondoan jarrita panoramika bat osatzen nuen, inguruko paisaia guztiaren panoramika bat, eta bapatean horra! Lehen planoan harrizko lerro bat agertu da. Harrizko zirkulua lerro bihurtua. Hortik heldu da argazki seriearen izenburua.

Harrizko lerroa, gure iraganarekin (eta agian etorkizunarekin ere) lotzen gaituen denbora-lerroa ere izan daitekeena.

Bukatzeko, gure mendietan milaka urtez egon diren eta beren baitan hainbertzeko mixterioak gordetzen dituzten harri hoiek ezabatuak izan dira argazkietatik. Ixilduak. Hainbertzekoa da harri hoiek irudietan, eta zehazki gure iruditerian eragiten duten zarata non behartua ikusi dudan nere burua harriak ixiltzera, lauki zuri bana jarriz harrien gainean. Eta horrela, orain bai, behar den lasaitasunez begiratzen ahal diegu gure begien parean sortu diren paisaia berriei.

 

 

**********************************************

 

 

The line

 

This series of photographs was taken in different cromlechs scattered in the Pyrenees.

The cromlech itself has two things that appeal to me as a photographer: they are simple geometric shapes that are repeated in different places, on one hand, and they have a special relationship with the landscape, on the other. In fact, I don’t think they are located in random places, because they are always in locations with wonderful views. The beauty of the surrounding landscape seems to have been an important factor in determining the location of the cromlech, even if they didn't have the concept of the landscape that we have.

I think that these human beings, our ancestors, when making cromlechs, somehow wanted to capture this sublime landscape within a circle of stone, just as we want to capture it inside our camera when we climb the mountains. And there, in this attempt to dominate the landscape, there is a fine thread that connects these humans 4,000 years ago and us. I made this photo series following this thread.

I first chose the method of taking pictures: always placing myself in the center of a stone circle and taking pictures of the entire landscape seen from the inside. I needed 5 photos to complete the 360 degrees.

Then I put these pictures next to each other to form a panorama of the whole surrounding landscape, and suddenly there it was! A stone line appeared in the foreground. So the stone circle it is turned into a line. This stone line could be also seen as a timeline that connects us to our past (and perhaps even to our future).

 

Finally, these stones, which have been in our mountains for thousands of years and which contain so many mysteries, have been removed from the photographs. Muted. Because the noise they make in our collective imagery, i see myself forced to silence the stones by placing a white box on top of the stones. And so, now, we can look with the necessary calm at the new landscapes that have been created in front of our eyes.

 

asiergogortza.net

 

Commentaires: 0